Nekazaritza politika

Nekazaritza politikek zehazten dituzte herrialde horretako nekazal industrien joko-arauak.

Nekazaritza politikak hainbat lege deskribatzen ditu nekazaritza nazionalari eta atzerriko nekazaritza-produktuen inportazioei buruz. Gobernuek nekazaritza politikak aplikatzen dituzte, nekazaritza-produktuen merkatuak erregulatzeko eta doitzeko.[1]

Nekazaritza politika gizabanako edo gobernu batek ezarritako xede, helburu eta bide lehenetsiak erabiltzen dituzte, emaitza jakin bat lortzeko, norbanakoaren edo gizabanakoen, gizartearen eta, oro har, nazioen ekonomiaren mesedetan. Nekazaritza-politikek kontuan hartzen dituzte nekazaritza-ekoizpenaren lehen, bigarren eta hirugarren mailako prozesuak. Emaitzek, esate baterako, hornidura maila bermatua, prezioen egonkortasuna, produktuaren kalitatea, produktuen hautaketa, lurzoruaren erabilera edo enplegua ekar dezakete.

Nekazaritzak eragin handia du klima aldaketan, eta 2010etik aurrera munduko urteko emisioen % 20-25 sortzen duela kalkulatzen da. Klima aldaketa arintzea eta klima aldaketara egokitzea eraginkorra izan daitezen, beharrezkoa da politika-sorta zabal bat aplikatzea, klima-aldaketak nekazaritzan eragin kaltegarriak izateko arriskua eta nekazaritza-sektorean berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko. [2][3][4][5]

  1. «Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) - Landa Garapena - Landa Garapena» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. Porter, J.R., et al., Section 7.5: Adaptation and Managing Risks in Agriculture and Other Food System Activities, in Chapter 7: Food security and food production systems (archived 5 November 2014), in IPCC AR5 WG2 A, 2014
  3. Oppenheimer, M., et al., Section 19.7. Assessment of Response Strategies to Manage Risks, in: Chapter 19: Emergent risks and key vulnerabilities (archived 5 November 2014), in IPCC AR5 WG2 A, 2014, or. 1080
  4. SUMMARY AND RECOMMENDATIONS, in: HLPE, 2012
  5. Smith, P., et al., Executive summary, in: Chapter 5: Drivers, Trends and Mitigation (archived 30 December 2014), in: IPCC AR5 WG3, 2014

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy